XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

San Bernardo bat, azaldu zion.

San Bernardo erabat bitxia! jarraitu zuen.

San Bernardo bat...? Aitak barre egin zuen.

Tobi!

Ez al dituzu gaur hamar urte bete?

Bai!

Eta ez al zaizu iruditzen garaia dela, jada, pixkanaka helduagoa izateko?

Pixkanaka? ihardetsi zuen Tobik.

Ahal bezain azkarren nahiko nuke heldua izan!

Orduan neuk nahi adina txakur erosiko bainituzke!

Aitak eztarria garbitu zuen.

Agian, amak eta nik txakur bat edukitzeaz hitzegin dezakegu oraindik, azaldu zion aitak kontziliagarri.

Txiki batekin, gehitu zuen aitak.

Behar bada ile gogorreko Fox-terrier bat.

Gaur goizean eskaintza hori egin izan baliote Tobiri, pozez gainezka, itzulipurdika hasiko zen.

Baina orain honela erantzun zuen soilik: Nik Txokoloski bakarrik nahi dut!

Hitzegingo dugu horri buruz ostiralean, ados? esan zion bere aitak.

Azken finean, bizian behin bakarrik betetzen ditu batek hamar urte!